Paco Yoldi kiroldegiko igerilekua itxita egongo da hilaren 15era arte

Mantentze lanak direla eta, Amara Berriko Paco Yoldi kiroldegiko igerilekuak itxita egongo dira larunbatetik, hilaren 7tik, datorren igandera arte, hilaren 15era arte. Hala ere, kiroldegiko gainontzeko instalazioak ohiko ordutegian egongo dira irekita.
Udalaren beste hainbat kirol instalazio ere itxiko dituzte udan aurrerago, mantentze lanak egiteko:
- Abuztuaren 9an eta 10ean Paco Yoldi udal kiroldegia itxiko dute.
- Abuztuaren 13an Altzako udal gimnasioa itxiko dute.
- Irailaren 4tik 12ra (biak barne), Intxaurrondoko udal kiroldegiko igerilekuen barruko gunea itxiko dute.
- Irailaren 13an eta 14an Intxaurrondoko udal kiroldegia itxiko dute.
- Irailaren 13tik 19ra (biak barne), Paco Yoldi udal kiroldegiko 25 metroko igerilekua itxiko dute.
- Irailaren 20an eta 21ean Etxadi udal kiroldegia itxiko dute.