Donostiako maratoian izena emateko epea zabalik da
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz iaz bertan behera gelditu ostean, Donostiako maratoia bueltan da, eta izen-emate epea ireki dute dagoeneko. Urteroko legez, azaroko azken igandean egingo dute, azaroaren 28an, alegia. Izena emateko epea azaroaren 14ra arte egongo da zabalik, baina korrikalari gipuzkoarrentzat, abuztuaren 31ra arte, 40 euroko prezioa izango du izen-emateak. Lasterketaren webgunean eman dateke izena.
Maratoiaz beraz gain, beste hainbat jarduera antolatuko dituzte egunaren bueltan. Esaterako, haurrentzako Maratoi Txiki lasterketa egingo dute azaroaren 27ko arratsaldean, 28 goizean bertan Gosaria Run lau kilometroko lasterketa egingo dute familiek, gosari herrikoi batekin bukatuz. 10K lasterketa ere egingo dute, maratoia hasi baino hamabost minutu lehenago abiatuko dena. Horrez gain, Korrikalariaren Azoka eta Pasta Party jarduerak ere egingo dituzte, baita maratoi birtuala ere, hirira etorri ezin daitezen korrikalarientzat.