Oiartzabal, Merino eta Zubimendi txuri-urdinak zilarrezko dominarekin itzuli dira
Mikel Oiartzabal, Mikel Merino eta Martin Zubimendi Realeko jokalariak domina olinpiko batekin itzuli dira Donostiara, Tokioko Joko Olinpikoetako futbol txapelketako finala jokatu ostean. Espainiako selekzioaren bizkarrezurra osatu dute txapelketa guztian hiru txuri-urdinek, eta Brasilen aurkako finalean, larunbatean, ere hirurek jokatu zuten. Hain zuzen, Oiartzabalek egin zuen Espainiako selekzioak finalean sartu zuen gol bakarra.
Hala ere, brasildarrak 2-1 gailendu ziren, eta beraientzako izan zen urrezko domina.