Xabier Mikel Azparren txirrindulari donostiarra Espainiako Itzulian arituko da

azparren Xabier Mikel Azparren txirrindularia.

Xabier Mikel Azparrenentzat urte berezia izaten ari da hau, bere lehenengo denboraldi profesionala egiten ari baita. Lan ona egiten ari da, eta horrek fruituak ematen jarraitzen du, lasterketa handi batean parte hartuko baitu estreinakoz: Espainiako Itzulian.

Euskadi fundazioaren txirrindularitza taldeak atzo iragarri zuen zein txirrindulari eramango dituen hilaren 14tik irailaren 5era egingo duten Espainiako Itzulira, eta horien artean dago Azparren. “Oso pozik berri hau emateko aukera izateaz! Lehen aldiz itzuli handi batean izango naiz”, adierazi du kirolariak bere twitterrean.

Debut profesionala egin eta gutxira, hedabide honek luze eta zabal hitz egin zuen Azparrenekin, eta elkarrizketa hemen irakurri dezakezue.

HITZAkide HITZAkide