Altxerri taberna Donostiako kontzertua areto historikoenetako bat da, baina pandemia dela, itxita pasa ditu azken zortzi hilabeteak. Jazzaldiarekin batera ireki zuen atea berriz, eta ordutik etengabe kontzertuak antolatzen dabiltza. Cristian Bazaes arduradunak Altxerriren egoeraren berri eman digu.
59 COVID-19 kasu positibo atzeman zituzten asteartean Donostian, eta intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du. Intzidentzia altuena Bidebietakoa da orain, eta baxuena Loiolakoa.