Donostiako kaleak konponduko ditu Udalak
Donostiako udalak asfaltatze kanpainako bi lote adjudikatuko ditu datorren asteko asteartean, 2020ko aurrekontuen barnean, hogei bat inguru kaletan hobekuntzak eta konponketak egiteko helburuarekin. Aurrekontua 434.725 eurokoa izango da, eta ORSA enpresak burutuko ditu lanak.
Lehen loteak zortzi kale konponduko ditu hamaika astez. Hauek dira kaleak: Serrano Anguita kalea, Luis Pradera kalea, Brunet kalea, Olarain kalea, Añorga pasealekua, Hernani kalea, Secundino Esnaola kalea eta Arriola kalea. Bestalde, zuloak konponduko dituzte Amara Karlos I.ean, Javier Barkaiztegi kalean, Madril hiribidean, Balleneros kalean, Zorroaga pasealekuan eta Ubarburu pasealekuan.
Bigarren lotea beste hamalau kaletaz arduratuko da hamabost astez. Hauek izango dira kaleak: Heriz pasealekua, Brunet kalea, Wiesbaden kalea, Logroño kalea, Ategorrietako Galtzada Zaharra, Casares pasealekua, Okendo kalea, Larramendi kalea, Ametzagaña kalea, Baztan kalea, Gabriel Aresti pasealekua, Kolon pasealekua, Zurriola hiribidea eta Ur Kirolakeko biribilgunea. Zuloak, bestalde, Lazkano pasealekuan, Pio Barojan, Larratxo pasealekuan, Txapieñe kalean, Casares pasealekuan, Jose Elosegi alkatea etorbidean, Gantxegi bidean, Heriz pasealekuan, Zumalakarregi etorbidean, Eskolta Errege kalean, Mikeleteen pasealekuan, Beatriz infanta kalean, Bermingham kalean, Tolosa etorbidean, Igara bidean, Olarain kalean, Pasai San Pedro hiribidean eta Jose Elosegi Alkatearen hiribidean konponduko dira.