Emakume zinemagileek Johnny Deppek jaso behar duen saria kritikatu dute
Efe agentziak jakinarazi duenez, Johnny Depp aktore estatubatuarrak Zinemaldiko Donostia saria jasoko duela jakin eta egun bat geroago, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzuneko Komunikabideen elkarteko zuzendariak, Cristina Andreuk, aktore honi sari hau emateko momentua ez dela salatu du, tratu txarrengatik salatua izan baita.
Amber Heard aktoreak salatu du Johnny Depp aktorea tratu txarrak jasotzearen ondorioz, bikotekide ziren bitartean. Andreuren esanetan, ‘errugabetasun presuntzioan sinesten dugun arren, akusatuak esan zuen emakumeak gezurra esan zuela, eta auzitegiak hori ez dela horrela berretsi du. Soilik esaten ari gara orain ez dela momentua aktore honi sari bat emateko, benetan zer gertatu den argitu arte’.