Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kaxuelitak egingo dituzte Marruma elkartean
Groseko Marruma elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkartasun kaxuelitak antolatu dituzte abuzturako, eta askotariko platerak prestatuko dituzte. Hilaren 12an, 13an, 14an, 19an, 20an, 21ean, 27an eta 28an eskainiko dituzte kaxuelitak, 20:00etatik aurrera. Janariaz gozatu nahi izanez gero, kaxuelitakgros@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin daitezke erreserbak.
Egun bakoitzean menu desberdin bat kozinatuko dute, 160 sukaldari boluntarioren eskutik; zerbitzariak ere boluntarioak izango dira, eta 70 izango dira. Guztira, 400 sarrera anoa, 500 bigarren plater eta 350 postre eskainiko dituzte abuztuan zehar.