‘Ilargi guztiak’ film euskalduna lehiatuko da Film Commission sarietan
San Sebastian Gipuzkoa Film Commissionek bere izena daraman sariaren hamargarren edizioa hasi berri du, eta irailaren 24an izango da sari banaketa, Donostiako Zinemaldia abian dela. Ekitaldia Maria Cristina hotelean egingo da. Hogei film luze aurkeztu ziren deialdira, eta horietatik bost aukeratu dira. Film hauek beren filmaketekin enplegua eta negozioa sortzea dute helburu grabatzen diren lurraldeetan, eta lurralde horien oihartzuna lortzea. Hori lortzen duen ekoizleak 7.000 euroko saria izango du.
Hauek dira lehiatuko diren filmak: Ilargi guztiak (Igor Legarreta, 2020), Baby (Jaunma Bajo Ulloa, 2020), Salir del ropero (Angeles Reine, 2020), Retrato de mujer blanca con pelo cano y arrugas (Ivan Ruiz Flores, 2020) eta Nieva en Benidorm (Isabel Coixet, 2020).