Merquelanz Rayo Vallecanora joango da
Zurrumurrua zabalduta zegoen realzaleen artean, eta ofiziala da dagoeneko: Martin Merquelanz jokalariak ez du Realean jokatuko 2021/2022 denboraldian. Hain zuzen, Rayo Vallecano eta Reala akordio batera heldu dira, eta aurrelari iruindarrak utzita jokatuko du talde madrildarrean.
Operazioak ez dauka jokalaria erosteko aukerarik, beraz, denboraldia amaitzean, klub txuri-urdinera itzuliko da Merquelanz, kontratua baitauka 2025era arte. Mundo Deportivo hedabidearen arabera, Rayo Vallecanok ordainduko du aurrelariaren fitxa osoa.