EH Bilduk Johnny Deppi Donostia saria ez emateko eskatu du
EH Bilduk Johnny Depp aktoreari Donostia saria emateko erabakia atzera botatzeko eskatu dio Zinemaldiari, eta horren erantzukizuna eskatu die Eneko Goia alkateari eta Ane Oiarbide Berdintasuneko zinegotziari. Izan ere, Johnny Deppek indarkeria matxistarengatik hainbat auzi ditu zabalik, eta tratu txarrei sinesgarritasun osoa ematen dien aurkako epai bat ere badu. EH bilduk aktore honi saria emateak indarkeria matxista erlatibizatzea eta normalizatzea dakarrela azpimarratu du, eta horregatik ez zaiola eman behar.
Era berean, ez du Zinemaldiak emandako erantzuna onartu. Izan ere, zinemaldi batek zinemagintzari ekarpen nabarmena egindakoak aitortzeko helburua duela eusten du zinemaldiak, baina Bilduren esanetan tratu txar salaketak ezin dira albo batera utzi, ez baitago jendartetik aparte.