El Quinto Pino taberna itxi dute
Donostiar gehienan pasa dira noizbait Parte Zaharreko Sarriegi plazako El Quinto Pino taberna ezagunetik, bai zerbait edatera, bai lagunekin egotera eta baita ogitarteko bat jatera ere. El Quinto Pinoren historia, ordea, bukatu egin da, itxi egin baitute.
Duela egun batzuk eta zarata gehiegi egin gabe, agur esan zuen Parte Zaharrean horrenbeste urte zeramatzan tabernak, eta pertsiana itxita dauka ordutik, lokala salgai dagoela dioen kartel batekin. Sare sozialetan albistea zabaldu bezain laster, hainbat donostiarrek euren atsekabea agertu zuten, El Quinto Pino “betiko” taberna horietako bat baitzen.
Geratuko al da Alde Zaharrean taberna mitikorik?#elquintopino https://t.co/4Av1bUk6Mw
— Urtzi Leonet Santa Cruz (@UrtziL) August 10, 2021
QUINTO PINO TABERNARI AGUR!
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) August 11, 2021
Bertako beste taberna txiki bat gutxiago eta, bitartean, kanpoko zein etxeko ostalaritzako talde handien mafiak, Alde Zahar osoa erosten… turismoari begirako "makina tragaperra erraldoia" antolatuz.#PNVSTYLE
Tabernako arduradunaren senide batek ere mezu hunkigarri bat idatzi zuen sare sozialetan:
Idatzi nahi nuen baina ezin dut. Aita barra atzean ikusten dut eta negar malkoak ateatzen zaizkit baina beste aldetik badakit gaur gaurkoz alde zaharrean taberna izateak duen zailtasuna…? https://t.co/yCuDVme8wN
— adurberasategi (@adurberasategi) August 10, 2021