Bera Berak jantzi berria du hastear den denboraldirako
Bera Berak asteburu honetan dauka aurtengo lehenengo partida garrantzitsua, Euskal Kopako finala jokatuko baitu Zuazoren aurka. Hain zuzen, norgehiagoka horretan estreinatuko dute 2021/2022 denboraldirako prestatu duten ekipazio berria.
Alba Menendez eta Esther Arrojeria kapitainek Alice Fernandes Silva eta Maddi Aalla atezainekin batera aurkeztu dute jantzi berria gaur, Amara Berriko Josean Gasca kiroldegiaren atarian. Klubaren ohiko urdin eta laranja koloreak mantendu dituzte, eta atezainak gorriz eta berdez joango dira.
40 euroren truk salduko dituzte kamisetak, eta irailetik aurrera eskuratu ahalko badira ere, dagoeneko erreserbatu daitezke. Horretarako, admbalonmano@berabera.eus eta balonmano@berabera.eus helbide elektronikoetara idatzi behar da.