Egoiliarrentzat posible izango da edozein TAO gunetan aparkatzea
Abuztuaren 16tik irailaren 27ra arte, biak barne, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako ‘Aparkaleku Arautuaren Bereizgarria’ (TAO txartela) duten egoiliarrek araututako edozein aparkaleku guneetako sektoreetan aparkatu ahal izango dituzte beren ibilgailuak, eta destinoko eremuko TAO txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte. Udaran izango diren ospakizunak (Estropadak, Zinemaldia…) kontuan izanda baimendu du udalak erabaki hau.
Dena dela, ordainketa nahitaezkoa den 15 eremuko guneetan ezingo dute ibiligailua dohainik aparkatu araututako ordutegiaren barnean.