Koronabirusa pasatu duten pertsonek ez dituzte sei hilabete itxaron beharko txertatzeko, bi hilabete baizik
Orain arte, koronabirusarekin kutsatutakoek edo dagoeneko gaitza pasa dutenek sei hilabete itxaron behar zuten txertoa jartzeko, baina Radio Euskadi irratian Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak azaldu duenez, epea bi hilabetera murriztu dute, nahikoa txerto dagoelako. Horrela, pertsonak sintomak izan zituen egunetik edo kutsatzearen diagnostikoaren egunetik bi hilabete pasa ondoren, 65 urte edo gutxiagokoek txertoaren dosi bat jaso ahal izango dute. Hain zuzen, duela bi hilabete edo gehiago kutsatutakoei SMS mezuak bidaltzen hasiko da orain Osakidetza, txertatzeko zita emateko.
Quintasen arabera, honakoa da epea murriztu izanaren arrazoia: “COVID-19aren aurkako txerto nahikoa dago, eta lehentasunak ezarri behar dira. Txerto nahikorik ez zegoenean, ordea, talde zaurgarrienak lehenbailehen txertatzea lehentasunezkoa zen, eta, beraz, ez zegoen osasun arrazoirik gaitza igarotako pertsonek sei hilabetez itxaroteko txertatzeko”.