Pasealeku Berriko barrakak astelehenera arte luzatuko dituzte
Aurtengo barrakak igandera arte, hilaren 15era, ziren Pasealeku Berrian egotekoak, baina egun batez luzatzeko erabakia hartu dute, eta astelehenera arte, hilaren 16ra arte, egongo dira han. Abuztuaren 1etik daude funtzionamenduan, eta donostiarrek zein bisitariek aurreikusitakoa baino egun bat gehiago izango dute barraketaz gozatzeko. 16:30etik 23:30era egongo dira irekita, eta prezioak jaitsi egingo dituzte egun horretan.