Ohiko egoera batean, abordatzearen eguna izango litzateke gaurkoa, piraten egun handia. Horregatik, piratak ez dira etxean gelditu, eta Donostia modu sinboliko eta xumean abordatu dute aurten ere, alaitasunez baina arduraz.
Ostiralean 47 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian, larunbatean 32 eta igandean 40, eta intzidentzia metatuak behera egin du berriz ere. Intzidentzia altuena a da, eta baxuena a.
Arraun Lagunakek denboraldia biribildu du asteburuan, bere historiako lehenengo liga irabazita. Eskubaloian, Bera Berak ere denboraldiko lehenengo garaipen garrantzitsua eskuratu du. Futbolean, ordea, asteburu gazi-gozoa izan da.