‘Mediterraneo’ eta ‘Erase una vez en Euskadi’ filmak lehiatuko dira Zinemaldiko RTVE-ren galan
Aurtengo Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan RTVE-ren partaidetza duten Mediterraneo eta Erase una vez en Euskadi filmak estreinatuko dira. RTVE Zinemaldiaren babesle ofiziala da; horregatik, programazio berezia eskainiko du eta bertan ikusiko diren beste film batzuetan ere parte hartuko du.
Mediterraneo (Marcel Barrena, 2021) filma irailaren 23an estreinatuko da, Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Erase una vez en Euskadi (Manu Gomez, 2021) irailaren 22an estreinatuko da Kursaal 2 aretoan.
Hauez gain, RTVEren partaidetza duten film gehiago ere estreinatuko dira Zinemaldian. Horien artean Maixabel (Iciar Bollain, 2021 ) El buen patron (Fernando Leon, 2021 ), Josefina (Javier Marco, 2021), La hija (Manuel Martin, 2021) eta Competencia oficial (Gaston Duprat, 2021).
Bestalde, aurten ere RTVE-Beste Begirada Saria lehiatuko da, eta lehiaketa honetan emakumeen unibertsoaren inguruko gaiak jorratzen dituzten film luzeak aintzatesten dira. Saria lortzeko lehiatuko diren filmak Zinemaldiak aukeratuko ditu aurtengo edizioan estreinatuko direnen artean.