Mikel Laboa omendu dute Aiete tabernaren inaugurazioan
Aiete taberna, Aieteko taberna historikoetako bat, berriz ireki dute asteburuan, hamalau urtez itxita egon ostean. Asteburuan, lagunekin eta senideekin elkartu dira arduradunak, taberna inauguratzeko, eta Mikel Laboaren omenezko kontzertua eskaini zuen Aritz Elizegi musikariak. Izan ere, Laboa asko joaten zen garai batean Aiete tabernara, eta arduradunen laguna ere bazen. Gaurtik aurrera, taberna herritar guztientzako irekita dago.