Piratek haien espazioa aldarrikatu dute jairik gabeko aste honetan
Iritsi dira Donostiara ‘aste nagusia’ izan behar luketen egunak. Aurten, ordea, bigarren urtez jarraian, ez da jairik ospatuko. Donostiako piratek, jai herrikoiak aldarrikatu zituzten larunbatean, eta horrela esnatu zen Kaia, ‘Kaian aingura, Donostiatik mundura’ esaldiarekin.
Izan ere, Piratek Kabotajea antolatu dute aste honetako ostegunetik igandera. Ezkila kapitainak eta Mattik larunbatean azpimarratu zutenez, “Oztopo ugariren gainetik, lortu dugu aurten ere Donostia abordatzea”. “Gazteek pairatu duten kriminalizazioaren aurrean”, elkar babestearen garrantzia nabarmendu dute; “badakigu gauzak ondo egiten eta elkar zaintzen. Geure buruak zaintzeko gai gara”. Bestalde, aurten Matti Naizen adingabe transexualen familien elkarteak gorpuztuko du: “LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoak bata bestearen atzetik datozen garai hauetan” elkartea omendu dute piratek.
Ez da girorik falta parte zaharrean, nahiz eta aurten ez den jairik ospatuko. Ez dira falta umoretsu dauden herritarrak eta parte zaharra bisitatzera etortzen diren turistak. Izan ere, aurten ez du festa piztu Artilleroen doinuak Alderdi Ederren; artisau azoka da lekuko bakarra. Jendea badabilen arrean, jairik ez da kaleetan.
GORA KAI HERRIKOIAK!! pic.twitter.com/PcCgB2uPD0
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 14, 2021