Kristinaeneako bide batean izandako luizia egonkortuko dute
Pasa den otsailean, luizi bat gertatu zen Kristinaenea parkeko bideetako batean, Mandasko Dukearen pasealekuko sarreratik igotzen den pistan (sarreratik 260 metrora), hain zuzen. Orain, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak eremua egonkortzeko lanen proiektua onartu du. Ikerlur Ingenieria Geotecnica enpresak idatzi du proiektua, eta Eneko Goia alkateak esan du datorren udalbatzarrean aurreikusten dutela kontratua lehiaketa publikora ateratzea. Proiektuak 102.815 euroko aurrekontua du, eta behin lanak adjudikatuta, bi hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten dute.