Kultur etxeetako iraileko programazioa salgai jarriko da bihar
Irailean eta urriko lehen egunetan Egiako Gazteszenan eta Intxaurrondoko Kultur Etxean izango diren ikuskizunetarako sarrerak bihar jarriko ditu salgai Donostia Kulturak.
Irailaren 11n Igor Calongeren Cielo RasO konpainiak HâMAÏKÁ dantza ikuskizuna estreinatuko du Gazteszenan. Irailaren 18an, El Twangerok kontzertua eskainiko du Intxaurrondon eta aurretik, Big Bob Railroad taldeak joko du bertan. Bi kontzertuetara joateko sarrerak erosteko aukera emango da. Hilaren bukaeran ordea, 30ean, Gazteszenan Maite Larburuk bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du, kRak. Azkenik, urriaren 1etik 3ra Axut!ek Amua lana aurkeztuko du eszenatoki berean.
Sarrerak bihar jarriko dira salgai 11:30etatik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturako webgunean.