Udalak harrera egin dio Arraun Lagunak klubari garaipen historikoaren ostean
Udalak harrera egin dio Donostia Arraun Lgunak klubari. Astearte arratsaldean, Udalak harrera egin zien Donostia Arraun Lagunak klubeko arraunlari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideei, asteburuan EuskoTren Liga irabazi ondoren. Udal korporazioko hainbat kide eta Eneko Goia alkateak egin zieten omenaldia. Alkateak kluba zoriondu zuen egindako lanagatik: “Ikaragarrizko denboraldia egin duzue eta garaipen historikoa lortu duzue. Oso harro egoteko modukoa da, eta hala sentitzen du hiriak”.
Klubak, eskerrak eman dizkie zaletu eta babesle guztiei sare sozialetan. Liga irabazi ondorengo poztasuna adierazi dute, baina aurretik “helburu politak” dituztela apimarratu dute:
Ez gaitzatela ametsetik esnatu. Eskerrik asko famlia,zaletu, babesle eta taldea zoriontzeko tartea atera duzuen guztioi,azkenean denon arteko lanak eman du bere fruitua. Liga bukatu da baino helburu politak dauzkagu oraindik aurrean.Beti bezala, goazen elkarrekin eta AUPA ARRAUN. pic.twitter.com/ZtrdmkWKuF
— Donostia Arraun Lagunak (@DLagunak) August 16, 2021

