"Hutsune sozial handia dago transexualitate egoeran daude haur eta nerabeekin"
Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea gonbidatu dute Donostiako Piratek Trinitate plazan hitzaldi bat eskaintzeko. Eguerdiko 12:30etan elkartu dira, eta Naizeneko kide den Ederne Belamendiak ume transexual baten ama izatearen esperientzia eta bizipenak kontatu ditu.
Naizen “transexualitate egoeran dauden haur eta nerabaeekin hutsune bat dagoelako” sortu zuten, Hego Euskal Herriko adin txikiko transexualen familien biltzen dituen elkartea da. “Gizarteak oso gogor jokatu du beti kolektibo honekin, zapalduak eta baztertuak izan dira beti”. Naizeneko kideek, soilik helduaroan gertatzen den prozesu bat denaren ustea deseraiki nahi dute. “Gehienetan ez zaie entzuten, isildu egiten ditugu eta ez zaie izan nahi dutena izaten uzten. Gure borroka haurrak entzutea, ulertzea eta laguntzen saiatzea da”.
Belamendiak kontatu duenez, eskaintzen dituzten hitzaldiak beti izaten dira bereziak eta oso ezberdinak, esperientzia pertsonalak kontatuz egiten dituztelako: “gure bizipenekin jendearengana iritsi nahi dugu”. “Ez da bide erraza, gauza gogorrak bizi ditugu, baina baita gauza hinkigarri eta politak ere”. Prozesuan zehar umeen bidelagun izatearen garrantzia azpimarratu du elkarteko kideak, eta aldaketa handiak nabaritzen direla kontatu du: “Triste eta ezkutuan egotetik, libre eta zoriontso izatera igarotzen dira”.