Abuztuaren 31ko antzerkia Trinitate plazan egingo dute
1813ko abuztuaren 31n Donostia suntsitu zutenetik 208 urte beteko dira bihar zortzi, eta oroimen ekitaldia pandemiak baldintzatuko dute aurten ere. Abuztuaren 31n gertatu zena oroitzeko antzerkia Trinitate plazan egingo dute larunbatean –hilaren 28an–, 21:00etan, COVID-19aren aurkako osasun neurriak errespetatzeko. Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak bederatzi urtez antolatu du antzerki ibiltaria, baina aurten ez da halakorik izango. Iaz, antzerkiaren ordez kartel informatiboak jartzera mugatu ziren. Aurten antzerkia izango da –nahiz eta ibiltaria ez izan–, eta 1813ko abuztuaren 31n gertatutakoa azaltzen duten kartel informatiboak ere eskegiko dituzte Parte Zaharrean.
Irailaren 3an Zuzi Martxa egingo dute Parte Zaharrean.