Azken 50 urteotako hilabete lehorrenetako bat izaten ari da Añarben
Añarbeko urtegia. Abuztuan euri gutxi ari du egiten, eta hori ondorioak izaten ari da Donostiari edaten ematen dion Añarbeko urtegian. Hain zuzen, Añarbeko Urak erakundeak azaldu duenez, datozen egunetarako eguraldi aurreikuspenak betetzen badira —aste honetan ez dago euririk iragarrita—, abuztu hau azken 50 urteotako hiru hilabete lehorrenetako bat izango da.
Izan ere, metro koadroko 126 litro ur biltzen dituzte hilabetean Añarben, eta orain arte, 45 litro bildu dituzte metro koadroko hilabete honetan.

