Ertzaintza eta udala Amara Berriko sutea ikertzen ari dira
Lau kontainer eta sofa bat erre dira Isabel II hiribidean. (Argazkia: Suhiltzaileak) Isabel II.aren hiribidean hasi zen sutea atzo arratsaldean, lau kontainer eta sofa batek su hartu zutenean. Hiriko puntu ezberdinenatik ikusi zitekeen suaren hodei beltza, eta alarma piztu zen hirian. Suhiltzaileak minutu gutxira bertaratu ziren sua itzaltzera, eta inguruko komertzio eta etxebizitzetan kalteak eragin baino lehen gelditu zuten.
Arratsaldeko 20:30ean izan zen sutea, Irun plazaren ondoan. Hainbat lekukoren arabera, nahita sortutako sutea izan zen, eta Donostiako Udala eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dira.
https://twitter.com/BomberosEuskadi/status/1429923798896283653

