Merkatarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea, zabalik
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkarientzat eta ostalarientzat euskara ikastaroak antolatzen ditu urtean bitan, eta izena emateko epea zabaldu dute. Euskara ikasten lehen urratsa emateko helburua dute ikastaroek, eta sektore horietan euskararen erabilera handitzeko eta zerbitzua euskaraz emateko baliabideak eskaintzen dizkiete profesionalei. Ikastaro horiek eskaintzen dituzten euskaltegiei HABEren eta Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza zuzena jasotzen dute, eta horregatik, 60 orduko ikastaroak 60 eurotan eskaintzen dituzte. Hitzez, Ilazki, AEK, Legazpi 6, Urrats eta Urumea euskaltegiek antolatzen dituzte ikastaro horiek, eta izena emateko epea zabalik dago jada.
Bestalde, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko saltokien errotuluak euskaratzeagatik dirulaguntzak eman ditu: 2021ean 10.000 euro bideratu ditu horretara. Saltokien kanpoko errotulazioa, barruko euskarri finkoak, barruko seinaleak, eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak, eta erabilera bakarreko idatzizko euskarriak euskaratzeko eman dituzte dirulaguntzak.