Poltsiko antzerkia euskaraz sortzen laguntzeko deialdia, zabalik
Poltsiko antzerkiaren alorrean euskaraz sortzea sustatzeko deialdia martxan jarri du Donostia Kulturak. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 17an amaituko da, eta bi sari emango dituzte: irabazleak 1.500 euro eskuratuko ditu, eta finalistak 1.200 euro. Saritutako lanak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatuko dituzte, eta lanak muntatzeko espazioa ere emango diete.