Donostia Atlantic Cities elkartearen batzar nagusian izango da
Eneko Goia Donostiako alkatea irailaren 6an Portugalgo Viana do Castelo hirian izango da, Atlantic Cities elkartearen batzar nagusian. Ozeano Atlantikoaren Europako isurialdeko hiriekin eta hirientzat sare bat sortzeko helburua du Atlantic Cities elkarteak, eta 400 hiri ordezkatzen ditu, tartean Donostia. “Aukera ezin-hobea izango da gure hiriak eskualde atlantikoarekin duen papera eta konpromisoa berresteko eta beste hiriekin estrategiak partekatzeko. Hala, Europako Batasuneko erabakiak hartzeko garaian indar gehiago egiteko aukera izango dugu”, adierazi du Eneko Goiak.