Donostia eta Miarritze lotzen dituen autobusak 3.000 bidaiari izan ditu
Miarritze eta Donostia lotzen dituen autobusa martxan jarri dutenetik bost aste igaro dira, eta “oso harrera ona” izan duela adierazi du Donostiako Udalak: 3.000 bidaiarik hartu dute autobusa dagoeneko. Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko zinegotziaren arabera, bi hiriak onuradun atera dira bisitarien trukearekin. Hori ospatzeko, 3.000 bidaiariari 200 euroko balioa duen txeke bat eman diote 3.000. bidaiariari: Martine Sauvaget du izena.