Gizon bat atxilotu dute bere gurasoak erasotzeagatik
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bart Donostian, bere gurasoak erasotu eta hainbat orduz etxean lubakitzeagatik.
Asteartean, 18:00ak aldera, atxilotuaren gurasoek semeak aitari eraso egin ziola eta amari mehatxu egin ziola jakinarazi zioten Ertzaintzari. Hori dela-eta, familiak Martutene auzoan duen etxebizitzatik irtetea erabaki zuen. Semea barruan geratu zen, ehizarako hainbat eskopeta zituelarik.
Operatiboan, aldameneko etxebizitzetako bizilagunak ebakuatu zituzten, gizonezkoak etxebizitzatik irtetea onartu zuen arte. Agenteek armarik gabe zegoela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zuten etxeko indarkeria egotzita.
Atxilotua Donostiako Ospitalera eraman zuten anbulantzian, balorazio psikiatrikoa egin ziezaioten.
EFE agentziaren arabera, atxilotua etxebizitza horretan bizi da gurasoekin, eta astelehen gauean beste liskar bat izan zuen. Airera tiro egin zuen bitan.

