Zinemaldia Gipuzkoako haurren ikasgeletan sartuko da aurten ere
Gipuzkoako haurrak aurten ere ez dira Belodromora joango film bat ikustera, baina Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak ikastetxeetarako film bat programatu dute Donostiako Zinemaldiaren lankidetzari esker: Tadeo Jones 2: Midas erregearen sekretua da oraingoan aukeratu den pelikula. Belodromoa ikastetxeetan egitasmoaren bidez, 6-11 urteko haurrek ikusiko dute espresuki euskaratutako filma.