Donostiako bizilagun zahar bat Euskal Itsas Museoan ikusgai

1983ra arte Mirakruz kalean egon zen buzoa 'Musealiak' gunean dago ikusgai.

Buzoa Euskal Itsas Museoan Argazkia: Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoak Musealiak erakusketa gunean obra berri bat jarri du, 1983ra arte Gros auzoko Mirakruz kaleko Suministros Industriales dendan zegoen buzoa, hain zuzen ere.
 
Oraingoan, Museoak Donostiarren imajinario kolektiboan dagoen objektu bat erakustea erabaki du eta urtarrilaren hasiera arte izango da erakusketa gunean. Musealiak proiektua„ ondarearekiko sentsibilizazioa helburu izanik, Museoko bildumaren parte diren obren historia aztertzen saiatzen da. Buzoa 1930 inguruan Siebe & Gorman enpresa ingelesak eraiki zuen Londresen eta sei urte geroago iritsi zen gure hirira.  Urte berean Gerra Zibilak eztanda egin zuen, baina bai Suministros Industriales dendak, eta bai buzoak, zutik iraun zuten. 1983an ordea, denda itxi egin zuten eta buzoa Antiguo auzoko soto batean gorde behar izan zuten. 1993an ordea, enpresa bereko langileek Euskal Itsas Museora eraman eta orain arte museoko ganbaran egon da.

Musealiak gunean ikus-entzunezko material dago, objektuaren historia azaltzen duena. Horrez gain, buzoaren inguruko informazio eskaintzen duten idatzizko dokumentuak ere kontsultatu daitezke. 

Erakusketa gunea doan bisitatu daiteke, asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik-19:00etara.

Testigantzen bila

Donostiar askok ezagutu dute buzoa eta horregatik, Euskal Itsas Muesoak hiriko bisitariak buzoaren inguruko oroitzapenak partekatzera gonbidatu nahi ditu. Horretarako, oroitzapenak jasotzeko gune berezi bat prestatu dute museoaren ganbaran eta komunikazioa@itsasmuseoa.eus heldbidea eta 689035962 zenbakia ere eskuragarri daude pasadizoak eta irudi zaharrak bidaltzeko.

HITZAkide HITZAkide