Orixe ikastolaren ingurua peatonalizatuko dute
Orixe ikastolak Zuloaga plazan duen eraikinaren inguruko kaleak peatonalizatuko dituzte aurten. Datorren astearteko Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordean onartuko dute obra burutzeko lehiaketa publikoa, eta lizitazioaren kostua 182.400 eurokoa izango da. San Juan, Soraluze eta San Bizente kaleei eragingo die obrak, eta errepidea eta espaloia maila berean jarrita, peatonala bihurtuko da ingurua.