Iñigo Llopis igerilari donostiarrak zilarrezko domina eskuratu du Tokion
Iñigo Llopis igerilari donostiarrak zilarrezko domina eskuratu du Tokioko Paralinpiar Jokoetan, bizkar estiloko 100 metroko proban. Robert Griswold estatubatuarrak irabazi du urrezko domina, errekorra eginda.
“Bizkar estiloko 100 metrotan podiumetik gertu egotea espero dut”, esan zuen Llopisek uztailean. Gertu ez, barruan egotea lortu du donostiarrak.
Llopisek debuta herenegun egin zuen S8 kategoriako estilo libreko 100 metroko proban, baina ezin izan zuen hurrengo fasera pasa. Izan ere, laugarren postuan amaitu du bere txanda, 1:01.95eko denborarekin; bere aurretik gelditu ziren Dimosthenis Michalentzakis greziarra (59.49), Haijiao Xu txinatarra (1:00.05) eta Matthew Torres estatubatuarra (1:01.35).
Hilaren 30ean estilo libreko 4×100 txandakako proban lehiatuko da, hilaren 31n estilo libreko 400 metroko proban eta irailaren 3an 4×100 metro estiloetan.
Nahia Zudaire donostiarra ere Paralinpiar Jokoetan lehiatzen ari da.