Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Gipuzkoa plazan da dagoeneko

(Argazkia: Oihane Arretxea Bereziartua) (Argazkia: Oihane Arretxea Bereziartua)

Irakurzalea bazara eta ohiko liburu dendetan aurkitzen ez diren liburuak irakurtzea gustuko baduzu, harribitxiren bat aurkitzeko aukera ezin hobea duzu gaurtik aurrera Erdialdeko Gipuzkoa plazan. Izan ere, Donostia Kulturak eta Euskadiko Liburu Ganbarak antolatuta, Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka jarri dute gaur Gipuzkoa plazan, eta irailaren 11ra arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Horrela, hainbat argitaletxek, liburu dendak eta banatzailek mota askotako eta adin guztietako pertsonentzako liburu zahar eta okasiozkoak salgai jarri dituzte.

HITZAkide HITZAkide