Bihartik aurrera ez da beharrezkoa izango gimnasioetara sartzeko aurretiko hitzordua erreserbatzea
Bihartik aurrera gimnasioen edukiera %60koa izango da, eta ondorioz, ez da beharrezkoa izango Bentaberri, Gasca eta Paco Yoldi kiroldegietan eta belodromoan sartzeko aurretiko hitzordua erreserbatzea. Bidebietako, Egiako, Intxaurrondoko eta Altzako udal gimnasioetan sartzeko, arratsaldez baino ez da hitzordua hartu beharko. Aurretiko hitzordua bakarrik harpidedunek eska dezakete, hiru modutan: online, kiroldegiko informazio gunean edota telefonoz deituta.