Loiolako Lorategi Hiriaren proiektua BIM metodologiaren bidez idatziko dute
Donostiako Udalak pauso berri bat eman du Loiolako Lorategi Hiriaren proiektua aurrera eramateko. BIM teknologiaren metodologia erabiliz idatziko da kontratua, 302.500 eurokoa da aurrekontua eta epea zazpi hilabetekoa da.
BIM (Building Information Modelling) elkarlanerako lan metodologia bat da, prozesuen multzo koordinatu batean oinarritzen dena eta soluzio teknologikoek lagundutakoa; horrela, metodologia honen bidez, balioa eransten zaio proiektuari eraikuntza baten informazioa sortuz, kudeatuz eta partekatuz bere bizitza ziklo osoan zehar.
Udalak beharrezkotzat jo du metodologia hori Proiektu eta Obrak Zuzendaritzaren proiektuen kudeaketa sisteman txertatzea, prozesuak digitalizatzeko asmoz, betiere bizkortasuna eta operatiboa areagotzeko, eta bide batez, erakundearen digitalizazio prozesuan aurrera eginez eta Europan erabiltzen diren sistemekin bat eginik.