Emakumezkoen Kontxako sailkatze estropada, iruditan
Gaur arratsaldean egin dute emakumezkoen Kontxako sailkatze estropada. Arraun Lagunakek egin du denborarekin onena, lehen aldiz bere historian. Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Txapela ere sailkatu dira. Donostiarrarekin batera, zortzi traineru Kontxako banderaren lehian izango dira datozen bi igandetan.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako bilduma jarraian ikus dezakezue.