"Helburua, batez ere, gozatzea da"
Arraun Lagunakek egin du denborarik onena Emakumezkoen Kontxako sailkatze estropadan. Orio, Hondarribia, Tolosaldea, Deustu, Hibaika eta Txapela ere sailkatu dira. Donostiarrarekin batera ariko dira datozen bi igandetan.
Estropada bukatu berritan, IRUTXULOKO HITZAk Ane Sanchez elkarrizketatu du, Arraun Lagunakeko arraunlaria. Sanchezek azpimarratu du datozen bi igandetan gozatzea dutela helburu: “Gozatzen badugu, badakigu onenekin batera ariko garela”.