2022ko zergen inguruan galderak egiteko aukera izango dute herritarrek
Irailaren 7an Donostiako Udalak 2022rako Ordenantza Fiskalen Proiektua aurkeztuko du, eta udal taldeek arau proposamenak egingo dituzte. Herritarrek, ordea, erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko aukera izango dute. Udaletxeko udalbatza aretoan egingo dute aurkezpena, 18:00etan, eta gerturatu nahi duen ororentzat egongo da zabalik. Jaime Dominguez-macaya Ogasuneko eta Finantzetako zinegotziak aurkezpena egin eta gero, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.