Antiguako Pilota Txapelketak baditu finalistak
2021eko Antiguako Pilota Txapelketa amaierara heltzen ari da, eta dagoeneko baditu finalistak. Nesken kategorian, Laia Salsamendiren eta Olatz Agirrezabalagaren artekoa izango da finala, eta mutilen kategorian, aldiz, Oskoz-Santamaria bikotearen eta Igoa-Ugartemendia bikotearen artekoa. Eliteko kategorian finala Mata-Aizpuru bikotearen eta Exposito-Irazustabarrena bikotearen artekoa izango da. Finalak larunbatean, hilaren 4an, jokatuko dituzte, Antiguako frontoian.
Salsamendik asteartean lortu zuen finalerako sailkapena, finalerdietan Amaia Aldai 11-18 garaituta. Agirrezabalagak, ordea, atzo lortu zuen finalerako txartela Mirian Arraiza 11-18 garaitu ostean.
Mutilei dagokienez, Oskozek eta Santamariak 7-22 irabazi zioten De la Fuentek eta Iztuetak osatutako taldeari, eta Igoak eta Ugartemendiak 22-21 irabazi zieten Alberdiri eta Morgaetxeberriari.
Eliteko kategorian, Matak eta Aizpuruk 22-15 irabazi zieten Julen Alberdiri eta Odriozolari, eta Exposito eta Irazustabarrena 22-7 gailendu ziren Elolaren eta Apezetxearen aurka.