Donostiarra sailkatze estropadako traineru onenen zain dago
Gizonezkoen Kontxako sailkatze estropada jokatuko dute gaur, 17:30etik aurrera. 24 lau ontzi izango dira lehian eta soilik zazpik lortuko dute banderaren lehian izateko aukera. Hau da, Donostiarrarekin batera ariko diren beste zazpi traineruen izenak gaur arratsaldean argituko dira.
Eusko Label ligakoek dute aukera gehien sailkatzeko: Santurtzi, Hondarribia, Orio, Zierbena, Bermeo Urdaibai, Ondarroa, Cabo, Ares, Lekittarra, Tiran eta Zarautz. KAE-1 ligan dabiltzan ontziek ere ezustekoa eman dezakete: Getaria, Kaiku, Pedreña, San Pedro, Arkote, San Juan, Deustu, Zumaia, Camargo eta Lapurdi. KAE-2 ligako beste bi traineru ere ausartuko dira: Mutriku eta Hibaika.
Hona hemen sailkatze estropadako ordena:
- Santurtzi
- Tiran
- Zierbena
- Orio
- Ondarroa
- Zarautz
- Lekittarra
- Getaria
- Bermeo Urdaibai
- Hondarribia
- Ares
- Cabo
- Arkote
- Hibaika
- Deustu
- Lapurdi
- Kaiku
- Pedreña
- Mutriku
- Camargo
- Zumaia
- San Pedro
- San Juan
Iazko sailkatze estropadan Zierbenak ezustekoa eman zuen. Orio, Hondarribia, Santurtzi, Bermeo Urdaibai, Cabo eta Zarautz sailkatu ziren bizkaitarrekin batera. Kontxako bandera, berriz, Hondarribiak irabazi zuen bi igandetan onenak izanda.