Nahia Zudaire brontzezko dominetik gertu gelditu da berriz ere
Nahia Zudaire igerilari donostiarra tximeleta estiloko 100 metroko finalean lehiatu da Tokioko Paralinpiar Jokoetan, eta estilo libreko 400 metroko finalean gertatu zitzaion moduan, brontzezko domina irabaztetik gertu gelditu da. Hain zuzen, probako zati batean hirugarren postuan mantendu bada ere, azkenean laugarren izan da. Laura Carolina Gonzalez kolonbiarrak eskuratu du azkenean hirugarren postua, Zudaireri zortzi segundo-ehunen aldea ateratara soilik. Honakoa izan da sailkapena:
- 1. USA, Jessica Long 1:09.87
- 2. RPC, Viktoriia Ishchiulova 1:10.80
- 3. COL, Laura Carolina Gonzalez 1:20.93
- 4. EUS, Nahia Zudaire Borrezo 1:21.01
- 5. MEX, Luz Kerena Lopez Valdes 1:24.05
- 6. BRA, Cecilia Kethlen Jeronimo1:26.26
- 7. CAN, Morgan Bird 1:28.05
- 8. DOM, Lourdes Alejandra Aybar 1:44.12
Horrela, Zudairek bere bigarren diploma olinpikoa eskuratu du.