Txuri Urdinek irailaren 18an abiatuko du liga
(Argazkia: Txuri Urdin) Bi aste barru, hilaren 18an, Txuri Urdin izotz hockey taldeak gizonezkoen liga hasiko du. Fase erregularra 2022ko otsailaren 26an bukatuko da, eta play-offak martxoaren 26tik apirilaren 9ra jokatuko dira. Kopa, berriz, martxoaren 26tik apirilaren 17ra izango da. Sasoi berrian zortzi talde ariko dira ligan, aurrekoan baino hiru gehiago: Huarte, Panthers eta Madril.

