Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia gailendu dira Kontxako badian
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia izan da gaur, eta emakumezkoen modalitatean, Donostia Arraun Lagunak gailendu eta abantaila hartu du Kontxako Bandera irabazi eta historia egiteko. Gizonezkoen modalitatean, berriz, Hondarribia gailendu da, eta Donostiarra ohorezko txandatik kanpo gelditu da, bosgarren postuan geratu delako.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Donostia Arraun Lagunak izan da onena Kontxako itsas eremuan. Gainera, estropada eremuko errekorra ezarri dute: 10:31:62ko denbora. Orio izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Hondarribia laugarren. Lau ontziak ohorezko txandan ariko dira datorren igandean. Donostia Arraun Lagunakek 1.62-ko abantaila du Oriorekiko.
Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:
- Donostia Arraun Lagunak 10:31.62
- Orio + 1.64
- Donostiarra +8.62
- Hondarribia +13.20
- Tolosaldea +15.06
- Hibaika +17.54
- Deustu +23.64
- Chapela +27.12
Donostiarra, ohorezko txandatik kanpo
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Hondarribia nagusitu da gizonezkoetan (19:06:32) –hiru segundoko zigorra jaso dute irteeran aurreratzeagatik–, eta Donostiarra bosgarren postuan sailkatu da (+9,10). Ondorioz, ohorezko txandatik kanpo geratu dira. Santurtzi bigarren izan da (+1,74), Zierbena hirugarren (+3.96) eta Orio laugarren (+8.50). Beraz, Hondarribia, Santurtzi, Zierbena eta Orio ariko dira ohorezko txandan. Aldiz, Donostiarrarekin batera ariko dira beste txandan Bermeo Urdaibai, Cabo eta Ares.
Hona hemen gizonezkoen Kontxako lehen jardunaldiko emaitzak:
- Hondarribia 19:06.32 (+3 segundoko zigorrarekin)
- Santurtzi +1.74
- Zierbena +3.96
- Orio +8.50
- Donostiarra +9.10
- Bermeo Urdaibai +17.08
- Cabo +25.80
- Ares +36.66