Arraun Lagunak izan da onena Kontxako badian
Estropada eremuko errekorra ezarri dute. Orio izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Hondarribia laugarren. Lau ontziak ohorezko txandan ariko dira datorren igandean.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia egin dute emakumezkoek dagoeneko, eta Arraun Lagunak izan da onena Kontxako itsas eremuan. Gainera, estropada eremuko errekorra ezarri dute: 10:31:62ko denbora. Orio izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Hondarribia laugarren. Lau ontziak ohorezko txandan ariko dira datorren igandean. Arraun Lagunakek 1.62-ko abantaila du Oriorekiko.
Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:
- Arraun Lagunak 10:31.62
- Orio + 1.64
- Donostiarra +8.62
- Hondarribia +13.20
- Tolosaldea +15.06
- Hibaika +17.54
- Deustu +23.64
- Chapela +27.12