Bigarren jardunaldiari begira daude Donostiarrakoak
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Hondarribia nagusitu da gizonezkoetan (19:06:32) –hiru segundoko zigorra jaso dute irteeran aurreratzeagatik–, eta Donostiarra bosgarren postuan sailkatu da (+9,10). Ondorioz, ohorezko txandatik kanpo geratu dira.
Donostiarra taldeko Unai Villacorta arraunlariari elkarrizketa egin diogu.