Hondarribia izan da onena, eta Donostiarra ohorezko txandatik kanpo geratu da
Hondarribia, Santurtzi, Zierbena eta Orio ariko dira ohorezko txandan. Aldiz, Donostiarrarekin batera ariko dira beste txandan Bermeo Urdaibai, Cabo eta Ares.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Hondarribia nagusitu da gizonezkoetan (19:06:32) –hiru segundoko zigorra jaso dute irteeran aurreratzeagatik–, eta Donostiarra bosgarren postuan sailkatu da (+9,10). Ondorioz, ohorezko txandatik kanpo geratu dira. Santurtzi bigarren izan da (+1,74), Zierbena hirugarren (+3.96) eta Orio laugarren (+8.50). Beraz, Hondarribia, Santurtzi, Zierbena eta Orio ariko dira ohorezko txandan. Aldiz, Donostiarrarekin batera ariko dira beste txandan Bermeo Urdaibai, Cabo eta Ares.
Hona hemen gizonezkoen Kontxako lehen jardunaldiko emaitzak:
- Hondarribia 19:06.32 (+3 segundoko zigorrarekin)
- Santurtzi +1.74
- Zierbena +3.96
- Orio +8.50
- Donostiarra +9.10
- Bermeo Urdaibai +17.08
- Cabo +25.80
- Ares +36.66